Aurrekontuak

Osoko zuzenketa jarriko die PSE-EEk Gipuzkoako aurrekontuei

Bilduk proposatutakoa ordezkatu nahiko lukeen "plan integrala" aurkeztu du Rafaela Romero Batzar Nagusietako sozialisten bozeramaileak.

2013ko azaroaren 30a
13:18
Entzun

Bilduk ekonomia indarberritzeko 2015era bitartean aurkeztutako plana "ez da sinesgarria" sozialista gipuzkoarrentzat, eta gainera, "zaharkitua" geratu da, "ez dituelako kontuan hartu Fagorrek hartzekodunen konkurtsoa eskatzearen ondorioak".

Horrez gainera, Bilduk egiten dituen hitzarmenak "ez ditu betetzen Batzar Nagusietan", eta ondorioz "beste zerbait" beharrezkoa da Gipuzkoan. 2012an Bilduri "aukera bat eman" ziola gogoratu du Romerok, abstentzioaren bidez "ekonomia sustatzeko 7,3 milioiko partida hitzartzearen truke", eta bere ustez, "PSEk muturreraino presio egin behar izan zuen partida onartzeko".

PSE-EEn planak 23 milioi euro aurreikusten ditu 2014rako, eta beste horrenbeste 2015erako. Industrian eta proiektu berrietan jarri nahi ditu lehentasunak.

EAJk Bilduri jarri dion 15 milioi eurotako baldintzari buruz, berriz, "koherentziarik gabea" dela iruditzen zaio, aurrekontu bat zuzendu nahi izatetik besterik gabe onartzera igaroko direla uste duelako. 

EAJko eta Bilduko ordezkariek, biek ala biek, azaldu dute aurrekontuak elkarren artean negoziatzeko prestutasuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.