Gizartea

Ospitalean atxilotuta dago ustez 86 urteko ahizpa hil duen andrazkoa

Senideari eraso ostean, bere burua zauritu du 91 urteko emakumeak, Bilbon.

jarraia118206.jpg
Berria.info
2016ko urtarrilaren 1a
11:20
Entzun

Ertzaintzak jakitera eman duenez, bi ahizpen arteko eztabaida baten ostean izan da erasoa: emakume zaharrenak gazteena hil du, lepoan sastakatuz. Gaur goizean gertatu da, Bilboko erdigunean, Jose Olabarria kalean. Erasoaren ostean, 91 urteko andrazkoa senide bati deitu dio, egindakoa aitortzeko, eta hark eman die abisu poliziei; andreen etxera heldu direnerako, 86 urteko emakumea hilda zegoen. Ustezko hiltzaileak, berriz, zauriak eragin dizkio bere buruari; beraz, Basurtuko erietxera (Bilbo) eraman dute, atxilotuta. Ikerketa ireki du Ertzaintzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.