Gizon batek bortizki jo zuen emakumea, hura lurrera bota eta bortxatzeko asmoz. Erasoa gertatu zen tokiaren ondoan aparkaleku bat dago. Bertako langileek oihuak entzun eta kalera atera ziren. Orduan, erasotzaileak alde egin zuen. Zorrotza Bizirik-ek salatu du erasoa auzoko "gune beltzetako batean" gertatu dela. Gainera, adierazi dute Bilboko Udalak baduela erasoa gertatu zen inguruaren egoeraren berri,.
Sexu erasoa
Ospitalean dago oraindik ostiralean erasotu zuten emakumea
Bilboko Zorrotza auzoan gizon batek gogor jo zuen emakume bat, hura bortxatzeko asmoz. Horrela salatu du Zorrotza Bizirik auzoko kolektiboak biltzen dituen koordinakundeak. Hori salatzeko, bihar elkarretaratzera deitu dute auzoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu