Aloñamendiko haitzen azpian topatu dute ostegunaz geroztik galduta zebilen mendizalearen gorpua.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez 09:30 aldera topatu dute, eta 13:30aldera erreskatatu.
Arantzazuko hotel batean zegoen gizonezkoa, eta, haren familiaren arabera, mendi buelta egin eta arratsaldean itzultzekotan atera zen handik, ostegunean. Itzuli ez zenez, Ertzaintzari abisu eman zioten. Gaur topatu dute, hilotz.