Ordu zehatzik finkatukta ez badago ere, iragan ostegunean Frantziako Poliziak atxilotu zituen Alaitz Areitiok, Igor Igartuak eta Aitor Lorentek epailearen aurrean gaur deklaratuko dutela agertu diote Efe albiste agentziari ikerketako iturriek.
Bagneres de Bigorreko etxebizitza batean atxilotu zituzten hiru lagun horiek, ETAko kide izatea leporatuta. Ondorioz, erakunde armatuen kontrako auzietaz arduratzen den Laurence Le Vert epailearen aurrera eramango dituzte, Parisen. Helburu terroristak dituen gaizkile elkarteko kide izatea, armei buruzko legedia urratzea eta agiri faltsuak erabiltzea egotzita auzipetuko dituzte. Gainera, baliteke Areitiori hilketa ahalegina ere leporatzea, 2004ko urrian Tarben jendarmeekin izan zen tiroketa batean parte hartu zuelakoan.
Atxiloketak
Ostegunean atxilotutako ustezko ETAko kideak gaur eramango dituzte epailearen aurrera
Laurence Le Vert epaileak hartuko die deklarazioa Alaitz Areitio, Igor Igartua eta Aitor Lorenteri, Parisen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu