Datozen egunetarako ere ekimen ugari iragarri dituzte Bateragune auziko epaia «irmoki» salatzeko. Larunbat arratsaldekoa izango da nagusia: Bilbon egingo den nazio manifestazioa. Euskal Herriko eragile ugarik egin dute Epaiketarik ez, zigorrik ez, eskubide guztiak guztiontzat lelopean manifestatzeko deia. Besteak beste, EA, Alternatiba, Aralar eta ezker abertzaleak, LAB, EILAS, Hiru, ESK eta EHNEk eta hainbat gizarte eragilek.
Aurrez, ostegun iluntzean, mobilizazioak egingo dituzte eragile horiek beraiek deituta, 19:00etan Iruñeko udaletxe aurrean, 19:30ean Bilboko Arriagan eta Donostiako udaletxe aurrean, eta, 20:00etan, Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan.
Ostegunean hiriburuetan, eta larunbatean Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu