Datorren ostegunean Pauera joateko deia egin dute, egun hartan iraganen baita Euskal Herriko Laborantza Ganberaren aurkako auzi deia. Azken egunetan hainbat ekimen ari dira egiten Laborantza Ganberari babesa azaltzeko. Auzi deira joatera dei egin diete herritarrei, "Euskal Herriko Laborantza Ganbararen kontrako zirikaldiak behin betikotz geldi ditzaten galdegiteko".
Auzitegiaren atarian jarri dute lehen hitzordua, 13:00etan. Elkarretaratzea egingo dute, auzia salatzeko. Ondoren, Paueko bertako Foirail salara joango dira, eta handik jarraituko dute auzi deiaren nondik-norakoa. Antolatzaileek azaldu dutenez, jatekoa izango da, eta musika emanaldiak ere bai. Horrekin batera, hitzaldiak ere antolatu dituzte. Gau aldean, auzi deia amaiturik, Michel Berhokoirigoin Laborantza Ganberako burua eta abokatuak batuko zaizkie, eta egunaren balantzea egingo dute.
Iparraldetik autobusak antolatu dituzte Pauera joateko.
POLITIKA
Ostegunean Pauera joatera deitu dute, Laborantza Ganberaren auzi deia dela eta
Auzitegiaren aurrean elkarretaratzea egingo dute, eta ondoren bazkaria eta jaialdia Pauen bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu