politika

Osteguneko greba deialdian "erabakitasunez" parte hartzeko deia egin du Batasunak

Bake prozesuan aurrera egiteko biharko greba deialdian «erabakitasunez» parte hartzeko deia egin du Pernando Barrena Batasuneko mahaikideak. Batasunak berretsi egin du biharko greba deialdia eta Espainiako Gobernuari zuzendu zaio. Espainiako Gobernuaren espetxe politika eta PSOE egin ditu Igor Angulo eta Roberto Saiz euskal presoen heriotzaren erantzule. Hori salatzera kalera ateratzeko deia berretsi du.

2006ko martxoaren 7a
19:41
Entzun
Irtenbide politikoaren alde eta bake prozesuan aurrera pausoak emateko "erantzun sendo bat"ematea beharrezko dela azpimarrtu du Barrenak. "Prozesuaren atarian gaude. Bakearen eta Euskal Herriaren eskubideen aldeko jarrerak indartsu eta erabakitasunez aldarrikatu behar dir".

Barrenak azpimarratu duenez, "mobilizazioak eta bake prozesua ez dira bateraezinak, beharrezkoak baizik irtenbide prozesu baten atarian gaudelako". Horrela erantzun die bake prozesua eta mobilizazioak "kontrajartzen" dituztenei.

Ostegunean, martxoak 9, Igor Angulo eta Roberto Sainz euskal presoen heriotzak salatzeko greba eta mobilizazio deialdia egin du ezker abertzaleak. Gaur Barredak berretsi egin du mobilizazio horietan parte hartzeko beharra. Joan den asteko heriotzek bake prozesua abian jartzeko beharra azpimarratzen dutela uste du Barredak."Oztopoen aurrean, garrantzitsua da ahaleginak bikoiztea, behingoan, bake prozesu hau martxan jar dadin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.