Karrantzako (Bizkaia) 75 urteko gizonezko bat (J.G.E.) ostegunetik galduta zegoen baina gaur aurkitu dute, hantxe bertan, eta onik. Eusko Jaurlaritzaren Larrialdetako Zerbitzuek topatu dute.
Gizonezkoa maiz egon ohi zen auzo batean aritu dira bilatze lanetan ostegunetik, eta bertan aurkitu dute.
Gurutzetako Ospitalera eraman dute ondoren, deshidratazio arina zuelako.
Ostegunetik galduta zegoen 75 urteko gizonezkoa aurkitu dute Karrantzan
Onik topatu dute, gaur goizean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu