Espainiako Poliziak beste bi gazte atxilotu ditu bart goizaldean Errenterian (Gipuzkoa) eta, horretaz gain, 11 miaketa egin dituzte Errenterian (sei), Oiartzunen (lau) eta Gaintxurizketan (bat) -hauetan ez dute inor topatu-. Iker Iraola (26 urte) eta Gaizka Ibeas (27 urte) dira atxilotuak, Oarsoaldekohitza.info-k zabaldu duenez.
Espainiako Barne Ministerioak azaldu duenez, ostiralean abiatutako operazioaren segida dira bart goizaldeko atxiloketa eta miaketak. Hau da, 2005etik Errenterian, Oiartzunen eta Lezon izandako kale erasoekin lotzen dituzten atxilotuak. Miaketetan "material ugari" atzeman dituztela nabarmendu du Barne Ministerioak: ordenagailuak, Segiren pegatina eta DVDak eta likido sugarriz betetako botila bat.
Atxiloketak
Ostiralean atxilotutako hamar lagunetik bost kartzelatu egin dituzte
Ostiralean Espainiako Poliziak Gipuzkoan atxilotutako hamar lagunetik bost kartzelatzeko agindu du epaileak. Beste lauri 3.000 eta 6.000 euro arteko bermeak ezarri dizkiete, eta bat libre utzi dute, hamabostean behin epailearen aurretik pasatzeko aginduarekin. Kartzelatutako bostak hauek dira: Xabier Lujanbio, Aitor Alberdi, Josu Arruabarrena, Harkaitz Antza eta Aitor Franco.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu