Atxiloketa

Ostiralean Fresnesen atxilotu zuten Beatriz Fernandez atzo askatu zuten

Askatasunak jakinarazi duenez, ostiralean Fresneseko (Frantzia) espetxean atxilotu zuten Beatriz Fernandez atzo arratsaldean askatu zuten. Preso dagoen bere senarrari sustantzia estupefazienteak sartzen saiatu zela esan zuten informazio agentziek, baina Askatasunak gezurtatu egin du hori, eta arropa artean zegoen hautsa pastelak egiteko legamia zela jakinarazi dute. Fernandez 48 orduan eduki dute atxilotuta, garde-a-vuen.

2004ko irailaren 20a
16:10
Entzun
Beatriz Fernandez ostiralean atxilotu zuten Fresneseko (Frantzia) espetxean senarra, Jose Angel Otxoantesana Kirru, bisitatzera joan zenean. Fernandez atxilotzen duten hirugarren aldia da. Poliziaren arabera, emakumeak estupefazientek sartu zituen kartzelara. Informazio hori gezurra dela esan du Askatasunak, eta arropa artean zeraman hauts zuria partelak egiteko legamia zela jakinarazi dute.

Askatasunak jakinarazi zuenez, Fernandezek bi bisita zituen egun berean eta lehen bisitatik normaltasunez atera zen. Bigarrenean, baina, bisitara sartu eta ez zen atera. Fernandez ateratzen ez zela ikusita, bertan ziren gainontzeko senideek poliziei emakumea non zegoen galdetu zieten. Behin eta berriro galdetu ostean, azkenean poliziak lasai joateko esan zien, Fernandez bertan atxilotuta geratuko zela. Baina ez zizkieten atxiloketaren nondik norakoak azaldu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.