Antxon Lopez Ruiz, Inmaculada Noble, Jose Felix Zabarte, Gonzalo Rodriguez Cordero, Javier Lujanbio Galdeano, Jesus Diaz de Heredia, Pedro Juan Odriozola, Juan Maria Gabirondo, Pedro Mari Rezabal, Miguel Turrientes, Maria Josefa Uzkudun eta Andoni Alza euskal presoen zein Olga Oliveira GRAPOko presoaren kasuak aztertuko dituzte ostiralean Espainiako Auzitegi Nazionalean. Haiek aske utzi edo ez erabaki behar dute.
Preso horiek guztiak aske uztearen alde agertu da Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza. Zigorrak jarritako auzitegien esku utzi zuen Parot doktria indargabetzea, atzo, Gorenak.