POLITIKA

Ostiralean izendatuko dute Areso Bilboko alkate

Eguerdian egingo dute osoko bilkura.

Andoni Ortuzar, Itxaso Atutxa eta Ibon Areso, izendapenaren berri eman berritan. LUIS JAUREGIALTZO, ARP
2014ko martxoaren 25a
08:13
Entzun

Datorren ostiralean egingo du Bilboko Udalbatzak Ibon Areso alkate izendatzeko bilkura, udaleko iturriek jakinarazi dutenez. Iñaki Azkuna Bilboko alkate zena hil ostean, EAJko Bizkai Buru Batzarrek Areso hautatu zuen Azkuna alkatetzan ordezkatzeko, Itxaso Atutxa BBBko presidenteak ostiralean jakinarazi zuenez.

"Ibon Areso ez da soilik Azkunaren alter ego-a izan; aurreko alkateena ere izan da", azaldu zuen Atutxak. "Areso jauna aldi honetan guztian izan da Bilboko eraldaketaren hari eroalea".

Legealdia amaitu arte izango da Areso alkate, eta urriaren 7an abiatuko du EAJk 2015eko udal hauteskundeetara begira alkatetzarako hautagaia aukeratzeko prozesua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.