Gizartea

Ostiralean izenpetuko da Bizkaiko zahar etxeetako gatazkaren konponbiderako akordioa

ELA sindikatuak baieztatu du beharginak eta patronala bat etorri direla, 370 greba egunen ostean; larunbatean normal itzuliko dira lanera

Bizkako zahar etxeetako langileen manifestazioa, pasa den astean. MARISOL RAMIREZ, ARGAZKI PRESS
arantxa iraola
2017ko urriaren 25a
19:45
Entzun

Bazetorrela argia zen lehengo hilaren amaieratik, eta gaur baieztatu du ELA sindikatuak beharginek aurreakordio bat hitzartu dutela Bizkaiko zahar etxeetako enpresekin, eta ia bi urtean luzatu den lan gatazka amaituko dela horrela. "Borrokaren bidez eskatutako hori lortu da", adierazi du ELA sindikatuko ordezkari Gaizka De Miguelek. 35 orduko lanastea, soldata igoera eta pertsonal gehiago eskatu dituzte beharginek. Horiek lortu dituztela iritzita, larunbatean bertan behera utziko dute protesta ekintza oro.

370 mobilizazio egun behar izan dituzte akordioa lortzeko. Patronalari egotzi diote behar adinako mugimendurik ez egitea denbora askoan, eta adierazi dute Bizkaiko Foru Aldundia ere soilik azken asteotan aritu dela "aktibo" akordio bat lortzeko ahaleginetan. Sektorean 5.000 langile inguru ari dira, %98 emakumezkoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.