Herritar baten abisua jaso ostean, Ertzaintzak gaur arratsaldean aurkitu du barikutik Zornotzan desagertuta zegoen 73 urteko gizonezkoa. Herri hartan bertan topatu dute, Leginetxe auzoaren eta Belatxikieta mendiaren artean.
Zahar etxean bizi zen gizona, Bernagoitian, eta hango lagunek eman zuten desagerpenaren berri, hura paseotik itzuli ez zela-eta.
Ertzaintzak dio gorpuak ez duela indarkeria zantzurik.
gizartea
Ostiraletik Zornotzan desagertuta zegoen 73 urteko gizona hilik aurkitu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu