Frankismoa

Otaegiren hilketaren kereila Argentinara eramango dute

Otaegiren familiak iaz jarri zuen kereila ez du onartu Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, eta ebazpen horrekin amaitutzat eman dute kereila horrek Espainiako justizian egin zezakeen bidea. Familiaren abokatuak eta Azpeitiko Udalak Argentinara bideratuko dute kereila, Otaegiren hilketaren ardura argitu dadin.

Mertxe Urtuzaga, Eneko Etxeberria eta Mikel Elorza, Otaegiren-eta hilketaren urtemugaren harira udaletxeko arkupeetan jarri dituzten informazio panelen aurrean. JULENE FRANTZESENA, UROLA KOSTAKO HITZA
Urola Kostako Hitza
2017ko irailaren 26a
07:33
Entzun

Bihar 42 urte beteko dira Francoren erregimenak Angel Otaegi, Juan Paredes Manot Txiki eta FRAPeko beste hiru kide hil zituela, eta, urtemuga horren atarian, gaur, asteartea, agerraldia egin dute Otaegiren familiak eta Azpeitiko Udalak, duela urtebete jarritako kereilari Espainiako auzitegi arrunten bidea agortu zaiola esateko eta kasua Argentinako kereilara bideratuko dutela esateko.

Iaz, biharko egunez, Azpeitiko epaitegian jarri zuten kereila kriminala Otaegiren familiak, haren hilketaren erantzuleak zeintzuk diren argitzeko eta horiei ardurak eta erantzunkizunak eskatzeko, baina abenduan jakinarazi zuten epaitegi horrek ez zuela kereila tramitera onartu. Hori dela-eta, familiak helegitea jarri zuen Gipuzkoako Lurralde Auzitegian, eta gaur jakinarazi dute helegite hori ere ez duela onartu epaitegi horrek.

Mikel Elorza Otaegiren familiaren abokatuak azaldu duenez, Azpeitiko epaitegiaren argudio berak erabili ditu Gipuzkoakoak helegitea tramitera ez onartzeko. “Ez dute aztertu ere egin kereila, gertaerak preskribatuta daudela eta 1977ko Amnistiaren Legea indarrean dagoenetik jazotako gertakariak ezin direla ikertu argudiatuta”. Hori dela eta, “bukatutzat” eman dute Espainiako auzitegi arruntetako bidea, baina Elorzak esan du “aztertu” egin behar dutela kereila Auzitegi Konstituzionalera eraman ala ez.

Albistea osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.