Otano Auzia

'Otano auziko' auzi-saioa bertan behera geratu da berriz ere

Nafarroako Lurralde Auzitegiak ez duela Otano auzia epaitzeko eskumenik errepikatu du akusatuen defentsek eta Fiskaltzak gaur ere. Ustezko delitua Suitzan egin zela aipatu dute. Beraz, epaileak auzi-saioa bertan behera utzi du gaur ere, eta bihar erantzungo die fiskalak zein defentsak egindako eskaerari. Auzi-saioa hasi aurretik herenegun Fiskaltzak egindako eskaerari erantzunez eroskeria delituaren estaltzaile izan ziren sei akusatuak epaitzeko eskumena baduela adierazi zuen epaileak.

2004ko urriaren 19a
18:44
Entzun
"Ustezko delitua Suitzan burutu zen arren, jatorria Espainian" dutela argudiatu du epaileak, eta beraz, sei akusatuak epaitzeko eskumena baduela jakinarazi.

Jarraian, Gabriel Urralburu Nafarroako presidente ohiaren eta Antonio Aragon Herrilan kontseilari ohiaren abokatuek Auzitegiak ez duela auzia epaitzeko eskumenik argudiatu dute, beste behingoz. Ondorioz, auzi-saioa bertan behera geratu da berriz ere. Epaileak bihar erantzungo die fiskaltzari eta defentsari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.