Estaturik gabeko hainbat herritako mugimendu independistetako 500 bat kidek Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagia aske uzteko eskatzen duen agiria sinatu dute. Cortin, Korsikako hiriburuan, mugimendu independentisten nazioarteko jardunaldiak egiten ari dira, eta, besteak beste, Otegiri elkartasuna adierazi diote.
Hainbat hautetsi eta buruzagi ezagun daude sinatzaileen artean, hala nola, Jean Guy Talamoni korsikarra, Gavino Sale sardiniarra, Lloyd Quinan eskoziarra eta Maharumat diputatu polinesiarra.
Arnaldo Otegi ekainaren 8an atxilotu eta espetxeratu zuten Martuteneko espetxean, Espainiako Auzitegi Nazionalak "terrorismoa goratzeagatik" ezarritako zigorra betetzeko. Webgune bat jarri zuten abian orduan, Otegiren aldeko sinadurak biltzeko. Dagoeneko zazpi mila jaso dituztela agertu dute ekimenaren bultzatzaileek.
Politika
Otegi askatzeko eskatu dute mundu osoko 500 bat independentistak
Korsika, Katalunia, Bretainia, Sardinia, Eskozia eta Polinesiako ordezkariak daude sinatzaileen artean, eta zenbait hautetsiak dira. Batasuneko buruzagiaren askatasuna eskatzeko webgunean zazpi mila lagunek sinatu dute orain arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu