Ehunka pertsonak hartu zuten parte herenegun, Arnaldo Otegi askatzeko eskatuz, Arnaldo askatu, politika askatu lelopean Logroñoko (Espainia) kartzelaraino egin zen martxan.
Ekitaldian, Otegik idatzitako gutun bat irakurri zuten, eskerrak emanez eta «garai berrien, arrisku berrien eta estrategia berrien garaia» dela adieraziz.
«Faxista talde batek» martxan parte hartzen ari zen gazte bat jipoitu zuen, ekitalditik ehun bat metrora, ekimenaren antolatzaileek jakinarazi zutenez.
Otegi askatzeko martxa jendetsua egin zuten herenegun Logroñon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu