Arnaldo Otegi ez ezik, Rafa Diez eta beste euskal preso politikoak askatzeko ere eskatuko dute martxaren bitartez. Arnaldo askatu, politika askatu ekimenaren eledun Angel Ugarteburuk ongietorria eman die gaur aske geratu diren Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto eta Miren Zabaletari, eta beren beharra ere izanen dela gaineratu du.
Sei urte oso-osorik kartzelan emanagatik Bateragune auzian zigortuek, ez dutela galdu nabarmendu du: "Espetxeratzeeekin, gatazka elkarrizketa bidez konpondu nahi ez duen estatuaren jarrera agerian gelditu baita". Ekimenaren xedea, alta, bake prozesuari laguntzea dela zehaztu du.
Manifestaziao iragartzeko agerraldian Rafa Diezen seme Naike Diez, Ainhoa Beola (Aralar) eta Pernando Barrena (Sortu) izan dira, besteak beste. Jesus Egiguren eta David Fernandez, berriz, manfestazioari atxikimendua adierazi dioten aurpegi ezagunen zerrendan daude.