Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak bukatutzat eman du Bateragune, 56/09 sumarioa, kasua auzitegiko zigor salara igorri du eta, ondorioz, epaiketara bidean da dagoeneko. Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez, Txelui Moreno, Mañel Serra eta Amaia Esnal ezker abertzaleko kideak epaituko dituzte, Batasuna legez kanpoko alderdi politikoaren Mahai Nazionala berriro osatu nahi zutelakoan eta ETAren esanetara ari zirelakoan. Polo subiranista osatzen ari zirela eta gune hori osatzeko prozesua "ETAk zuzentzen" zuela egozten diete. Fiskalaren zigor eskaera jakiteko dago oraindik.
Espainiako Poliziak iazko urriaren 13an egin zuen operazioa Donostian, Hernanin, Iruñean eta Burlatan, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta. Zortzi haiez gain, Rufi Etxeberria eta Ainara Oiz ezker abertzaleko kideak ere atzeman zituzten. Garzonek Otegi, Diez, Jacinto, Zabaleta eta Rodriguez kartzelara bidali zituen -Diez libre dago apirilaren 26tik, baldintzapean-. Morenori, Serrari eta Esnali hamarna mila euroko bermea jarri zien, eta Etxeberria eta Oiz baldintzarik gabe libre geratu ziren. Aurten kasua Ruz epaileak hartu du, Garzon kargugabetu egin zutelako beste auzi bategatik.
Haiek atzeman eta lau egunera manifestazio handia izan zen Donostian, ELAk, LABek, ESK-k, EILASek, EHNEk eta Hiruk antolatuta.
politika
Otegi, Diez Usabiaga eta ezker abertzaleko beste sei lagunen aurkako auzia epaiketara bidean da
Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak amaitu du 'Bateragune, 56/09' sumarioa. Batasunaren Mahai Nazionala berriro osatu nahi zutela eta ETAren esanetara ari zirela egozten diete. Sonia Jacinto, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez, Txelui Moreno, Mañel Serra eta Amaia Esnal dira beste auzipetuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu