Euskal Herriko gatazka politikoarekin amaitu eta bakea lortzeko mahai bat osatu, eta printzipioak, konpromisoak, metodoak eta edukiak banatzeari lehentasun osoa eman dio Otegik, baina oraindik alderdiek ez dituztela puntu horiek konpartitzen azpimarratu du. Horregatik, oraindik abiapuntua adostu gabe dagoela, eta beraz, printzipioen printzipioetan gaudela azpimarratu du. Momentu honetan, proiektu politikoen eztabaidak—independentzia eta sozialismoa, kasu— alde batera utzi behar direla ere aipatu du.
Bake prozesuaren bidean dauden oztopoak ere aipatu ditu. Batetik, Espainiako eta Frantziako estatuak aipatu ditu oztopo nagusitzat. Bestetik, momentu honetan ematen diren espekulazio eta filtrazioen aurrean defentsa mekanismoak adi edukitzeko eskatu die euskal herritarrei.
PPk Batasunaren manifestazioa galaraztea eskatu dio Jaurlaritzari
Igande honetarako “orain bakea, orain herria” lelopean Batasunak deitu duen manifestazioa galarazteko eskatu dio Gipuzkoako PPko lehendakari Maria Jose Usandizagak Jaurlaritzari. “Otegik legez kanpoko erakunde baten izenean hitz egiten du, eta beraz ezin ditu legalki deitu manifestazioak” argudiatu du Usandizagak.
politika
Otegi:” Espazio demokratiko bat sortu eta herritarren hitza errespetatu behar da bakea lortzeko”
Euskal gatazka politikoa konpontzeko prozesuan aukera eta oztopo asko dagoela aipatu du Arnaldo Otegi Batasunako eledunak, Donostian eman duen prentsaurrekoan. Euskal Herrian normaltasun politikoa eta bakea lortzeko, agente politiko eta sindikalek mahai bat osatu eta lehenengo akordioak egiten hastea beharrezkoa dela gaineratu du. Lehenengo akordioa euskal herritarren hitza eta erabakiak errespetatzea dela ere esan du, eta horretarako espazio demokratiko bat sortu behar dela. Anoetan egindako proposamena babesteko Arnaldo Otegik hilaren 14rako manifestazioa deitu du “orain herria, orain bakea” lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu