Su-etena

Otegi espetxeratzea "onartezina eta ulertezina" litzatekeela uste du Batasunak

Bihar Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu ostean Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramailea espetxeratzea "guztiz onartezina eta ulertezina izango litzateke zabaldu berri den elkarrizketa eta irtenbide prozesuaren logikaren barruan". Horixe azaldu du gaur Pernando Barrena Batasuneko bozeramaileak. Barrenaren hitzetan jende xeheak ez luke horrelakorik onartuko.

2006ko martxoaren 28a
19:29
Entzun
Horrelako erabakiek, Batasunaren iritziz, ez dute bat egiten “gaur egun dagoen itxaropen giroarekin”. Barrenak Espainiako Gobernuaren espetxe politika eta Ertzaintzak atzo burututako atxiloketak izan ditu hizpide, besteak beste. Azpimarratu duenez, “su-etena izan da, urteetan, askoren oinarrizko diskurtsoa, eta hori mahaigainean dagoenean, horiek ez daude su-etenean eta hori larri samarra da”. PSOEren estatu aparatuak, EAJ eta Ertzaintza aipatu ditu. Batasunaren ustez, “espetxeratzeak, legez kanporatzeak, sumario erraldoiak, sakabanaketa politika” eta abar “iraganeko eskemak baino ez dira”.

Barrenak azaldu duenez, prozesua “hondoratu” nahi dutenek eskura dituzten baliabide guztiak erabiliko dituzte “konponbidea gerta ez dadin”. Batasuneko bozeramaileak azpimarratu du ardura politikoa PSOErena dela.

Era berean, prozesu honetan sor daitezkeen oztopoen gainetik “ezker abertzaleak bakearen aldeko jarrera iraunkorra mantenduko du” Barrenak berretsi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.