Politika

Otegi eta Ortuzar, sututa

EAJk eta PPk Espainiako aurrekontuen inguruan egindako akordioa dela-eta, eztabaida izan dute EH Bilduko koordinatzaile nagusiak eta EAJko EBBren buruak twitterren.

Otegi eta Ortuzar, iaz, Eusko Legebiltzarrean. JUANAN RUIZ, FOKU
2018ko apirilaren 26a
16:30
Entzun

Arnaldo Otegi izan da eztena sartu duen lehena. Atzo, EAJren PPren arteko akordioaren berri jakin ostean. PPrekin "exijentzia moralik" ez izatea egotzi zion EAJri, eta abertzale gisa, jeltzaleek egindako akordioarengatik "lotsa" sentitzen duela gaineratu. Hemen txioa:

Eta hari, forma berean idatzitako txio batekin erantzun dio Ortuzarrek, galdetuz zer irudiko litzaiokeen Kanbon alboan izango dituztenei "terrorista, iraultza zerga, kale borroka eta biktimak bertan behera utzi izana" egotziko balie. Hori bai, txioaren amaieran, dio, EAJ ere izango dela Kanbon:

Eta Otegik berriz erantzun dio, Ortuzarrek berak Aberri Egunean egindako hitzaldiaren zati bat jasoz.

Ortuzarren bideoan dio jeltzaleek ez dutela "jolasten" 155. artikuluarekin, hura Katalunian ezarri duten modua "Euskadirentzat ere esaroa" baita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.