politika

Otegi eta PPko zinegotzi Titin III.a, elkarrekin Logroñoko kartzelan

Hiri hartako Pilota Eskolako zuzendaria da Titin, eta horregatik joan zen kartzelara. "Berrehunen bat presorekin atera genituen argazkiak", esan du pilotariak.

2012ko maiatzaren 23a
16:25
Entzun

Augusto Ibañez Titin III.a pilotari profesionala (Tricio, Errioxa, Espainia; 1969) Logroñoko Pilota Eskolako zuzendaria da, eta lehengoan Errioxako hiriburuko kartzelara joan eta, pilota kontuko egin beharrekoak egin ondoren, Arnaldo Otegi presoarekin eta beste euskal preso batzuekin argazkia atera zuen. Titin III.a Logroñoko PPko zinegotzia ere bada legealdi honetan, eta argazki hori atera izanak zeresana sortu du. Otegiren Twitterrean jarri dute irudia.

Argazkian Arkaitz Rodriguez ere ageri da. Otegi bezala, Bateragune auziko zigortuetako bat da.

Titinek esan du duela hamar urtetik joaten direla pilotariak Logroñoko espetxera presoekin pilotari buruz hitz egitera. "Autografoak sinatzen eta berrehunen bat presorekin argazkiak ateratzen ditugu". Haren arabera, irudi hori iaz ateratakoa da, "anekdota" dela iruditzen zaio, baina gaineratu du "erabilpen politikoa" egin dutela batzuek.

"Garbi dagoena da ez nintzela Otegi bisitatzera joan", adierazi du pilotariak. "Telebistan ikustetik ezagutzen dut, ez da nire laguna eta inola ere ez dut haren ideiekin bat egiten".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.