Datorren asteazkenean, arratsaldeko bostetan, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean inputatu gisa deklaratu beharko dute Otegik eta Salaberriak. Deklarazio horren arabera,SAko legebiltzarkide ohiak auzipetu edo ez erabakiko du epaileak.
Gaur zortzi, Eusko Legebiltzarreko Adineko Mahaia eratu zenean, legebiltzarkide izateari utzi zioten Batasuneko kide biek, eta ondorioz, parlamentarien forua galdu zutenez, haien kontrako auzibidea hasi dute.
Politika
Otegi eta Salaberria Auzitegi Nazionalera deklaratzera deitu dituzte, ETAko kide izatea egotzita
Arnaldo Otegi eta Jon Salaberria SA Sozialista Abertzalek taldeko legebiltzarkide ohiak inputatu gisa deklaratzera deitu ditu Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. 'Herriko tabernen auzia'-rekin lotu ditu Grande-Marlaskak, eta "ETAko kide izatea" leporatzen die. Asteazkenean jarri die hitzordua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu