Batasuneko Mahai Nazionalaren izenean Zapaterok atzo egindako adierazpenari buruzko iritzia emateko agiria irakurri du Arnaldo Otegik. Esan duenez, "garrantzia handikoa" da atzo Zapaterok adierazitakoa, batik bat, euskal herritarren erabakitzeko eskubidea aintzat hartzen delako. Arestian aipatu bezala, konpromiso hartze hori Euskal Herriaren eta herritarren "garaipen demokratikoa" dela iritzi dio.
Batasunaren ustez hurrengo urratsa zein izan beharko litzatekeen ere agertu dute: "hitzak ekintza" bihurtzea. "Hitz horiek ekintza bihurtzea izan beharko litzateke hurrengo pausua, euskal herritarre erabakiari inolako mugarik jarri gabe eta inolako baldlitnzarik gabe Euskal Herrian abiatuko den prozesuaren emaitza onartuz". Urrats horiek eman ditzan eskatu dio Batasunak Espainiako Gobernuari.
Konponbide prozesua
Otegi: "Gatazka konpontzeko funtsezko adierazpena egin du Zapaterok"
Garrantzi handikoa iruditu zaio Batasunari Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak ETArekin hizketan hasiko dela iragatzeko egindako adierazpena; Otegik agertu duenez, "gatazka konpontzeko funtsezko adierazpena" egin du Zapaterok, "euskal herritarrek beren etorkizunari buruz erabakitzen dutena errespetatzeko konpromisoa hartu baitu". Hori guztia Euskal Herriaren "garaipen demokratikoa" dela erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu