Otegik gatazka gainditzeko oinarri eta kontsetsu berriak lortzeko eztabaida proposatu die berriro ere alderdi eta eragileei, "bide hori ezingo duelako gelditu Auzitegi Konstituzionalak". "Ezker abertzaleak egin duen eskaintzari ezin zaio betorik jarri, Estatuak ezin du ezer egin horren kontra. Euskal Herrian gaude agente politiko eta sindikalek elkarrizketa dinamika bat pizten baldin badugu eta adosten baldin badugu gatazka gainditzeko oinarri berri batzuk, horren kontra ez dago Auzitegi Konstituzionalik", adierazi du.
Otegiren esanetan, marko juridko politiko berri bat egiteko benetako borondate baldin badago, "eta hori guk zalantza jartzen dugu" , blindatu egin beharko da bide hori, "Gasteizen ez baitago blindajerik".
Otegik gehitu duenez, Estatuari indarra besterik ez zaio geratzen Euskal Herriaren borondatea geldiarazteko eta ingurumaria horretan kokatu du militarrak Euskal Herrian egiten ari diren maniobrak.
Ibarretxe plana
Otegi: "Ibarretxe planak ez du etorkizunik Espainiako legalitatea errespetatuz egin nahi badu bidea"
Arnaldo Otegi Sozialista Abertzaleak taldeko bozeramailearentzat, Ibarretxe planak ez du etorkizunik Espainiako legalitatea errespetatuz egin nahi badu bidea, "Estatuak ez diolako aurre egiten utziko". Otegiren esanetan, marko juridko politiko berri bat egiteko benetako borondatea baldin badago, "eta hori guk zalantza jartzen dugu", blindatu egin beharko da bide hori, "Gasteizen ez baitago blindajerik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu