Politika

Otegi: "Iraganean PSOEk eta PPk adostutako tresneria indargabetu egin behar da"

Presazkoa da Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramailearen ustez, "iraganean PSOEk eta PPk adostutako tresneria indargabetzea". Agerraldia egin dute gaur Batasuna eta herriko tabernen aurka Baltasar Garzon eta Fernando Grande-Marlaska epaileek abiatutako =i35/02 sumarioan=i auzipetutako hainbat lagunek. Otegik azaldu du, tresna horiek oztopoa direla alde askotako elkarrizketak abiatzeko eta elkarrizketa horiek hasten ez badira "ez dago prozesurik", gaineratu du.

2006ko urriaren 28a
13:08
Entzun
Otegirekin batera, hamasei lagun izan dira prentsaurrekoan, besteak beste, Karmelo Landa, Rufi Etxeberria eta Marije Fullaondo izan dira. Otegik ziurtatu du, presazkoa dela iraganeko tresna horiek desaktibatzea. "Zeren eta tresneria horren bitartez berdintasunezko baldintzak oztopatu egiten dira eta oztopatzen badira alde askotako elkarrizketa ezin da hasi".

Alderdien legetik hasi eta Parot doktrinaraino. Tresna horiek guztiek "berdintasunezko baldintzak" oztopatzen jarraitzen badute, Otegiren hitzetan ezinezkoa da alde askotako elkarrizketak hastea. Era berean, Batasuneko bozeramaileak gaineratu duenez "alde askotako elkarrizketa ez bada hasten, ez dago prozesurik".

Otegik berretsi du ezker abertzaleak bere horretan mantetzen duela "Euskal Herriak bizi duen gatazka gainditzeko egindako apustua". Baina nabarmendu du horretarrako beharrezkoa dela iraganeko tresnak indargabetzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.