Arnaldo Otegiri, zigorra jarri aurretik, La Jornada egunkari mexikarrak elkarrizketa egin zion. Hemen pasarte batzuk euskaratuta:
- "Gehiengo horiek [independentistez ari da], nire iritziz, Euskal Herriko sektore ekonomiko, sindikal eta kulturalekin hitz egin beharko lukete marko politiko eta juridikoaren inguruko adostasuna lortzeko. Elkarrizketa horretan hausnarketa hau azalduko dugu guk: euskaldunok eredu sozial aurreratu bat finkatu nahi badugu, Europan Estatu euskaldun independiente bat sortzea da aukera bakarra".
- "Lehenengo pausoa konponbide demokratikoen eszenatoki bat finkatzea da, kartzelarekin prozesua blokeatzea eta trabak jartzea helburu duen bakearen etsai den gobernuaren aurrean.
- "Niri eta ni bezalaxe ETAri borroka armatua uzteko konbentzitzeko esfortzuan protagonista izan zirenei egungo egoerak politikoki eta gizaki moduan indarra ematen digu. Eta zalantzarik gabe, baita euskal gizarteari ere. Gizarteak hilaren 21ean gure kideei botoa ematen azalduko du hori ziur".