Ezker Abertzaleko hainbat ordezkariren babesarekin joan da Otegi Madrilera. Autobus batean joan dira denak, eta han ziren, esaterako, LABeko Idazkari nagusi Rafa Diez, Ezker Abertzaleko militante Itziar Aizpurua, eta Batasuneko kide Jaime Iribarren, Rufi Etxeberria eta Imanol Iparragirre.
Auzitegi Nazionaleko atarian tensioa izan da Otegi agertu denean, lauzpabost lagunek "hiltzaile" eta antzekoak ohiukatu dizkiotelako.
Autoa "ezker abertzalearen kontako asmakuntza" dela azpimarratu du Otegik, Espainiako Auzitegi Nazionaletik atera bezain laster.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak Batasunaren bozeramaile Arnaldo Otegi eta Jon Salaberria auzipetu zituen, ETAko kide izatea leporatuta. Epaileak joan zen astean kaleratutako autoan, gaur Madrilera joateko agindu zion Otegiri, karguen berri eman eta berriz ere deklara dezan. Horretaz gain, Salaberria bilatu eta atxilotzeko agindua berretsi zuen epaileak.
Auzitegi Nazionaleko fiskalak, Juan Moralek, ezker abertzaleko bi kideak ETAko ordezkariak izan direla pentsatzeko "zantzuak" badirela zioen joan zen astan ateratako 153 orriko idatzian. Eta horregatik eskatu zion Grande-Marlaska epaileari Otegi eta Salaberria "ETAren ordezkari gisa" auzipetzeko. Grande-Marlaskak bere egin zituen fiskalak auzipetzea eskatzeko emandako argudioak. Otegi eta Salaberria 14 urte arteko espetxera zigor ditzakete.
Fiskalak ETAren ordezkari gisa edo lotura moduan aritu izana egozten die Otegi eta Salaberriari. Besteak beste, herriko tabernen aferan parte hartu izana egozten zien biei, haien bitartez ETAren finantza sarea "kontrolatzen" zutela leporatuta.
'BAtasuna auzia'
Otegi Madrilen izan da auzipetze autoaren berri jasotzen
Bost minutu eskas egin ditu Batasuneko Bozeramaile Arnaldo Otegik Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskaren bulegoan. Auzipetze autoa eskura eman dio Otegiri, eta hark =i Orain herria orain bakea =i proposamena erakutsi dio epaileari. Otegik esan duenez, auto horrek iragana ordezkatzen du, hau da "konfrontazioa", eta etorkizuna, berriz, Anoetako proposamena da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu