Otegi, Permach eta Alvarez azaroan epaituko dituzte Anoetako ekitaldiagatik

«Terrorismoa goratzea» egotzita, 18na hileko kartzela zigorra eta 20 urteko inhabilitazioa eskatu ditu fiskalak

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urriaren 14a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak azaroaren 11n eta 12an epaituko ditu Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideak, 2004ko azaroaren 14an Donostiako Anoeta belodromoan egindako ekitaldiagatik. Batasunaren bake proposamena plazaratu zuten ekitaldi hartan, 15.000 lagunen aurrean.

«Terrorismoa goratzea» egotzita, 18 hileko espetxe zigorra eskatu du fiskalak akusatu bakoitzarentzat, eta 12 urteko inhabilitazioa. Ermuko Foroak -herri akusazio gisa ari da- bosna urteko espetxe zigorra eta hogeina urteko inhabilitazioa eskatu du, «terrorismoa goratzea», desobedientzia egitea, legez kanpoko bilera egitea eta badaezpadako neurriak haustea egotzita.

Batasuna berrosatu nahian Bateragunean aritzea leporatuta preso dute Otegi, eta, epaiketa hasteko hilabete falta den arren, Madrilgo Navalcarnero espetxera eraman dute dagoeneko, Logroñokotik. Hain zuzen, atzo bete zen urtebete atxilotu zutenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.