komunikabideak

Otegi, Permach eta Alvarezen epaiketaren zuzeneko kontakizuna BERRIA.INFOn bihar eta etzi

Auzitegi Nazionalean izango da epaiketa. Bihar 10:00etan hasiko da saioa. Ezker abertzaleko kideei 2004ko Anoetako ekitaldiko bake proposamenean "terrorismoa" gorestea egozten diete. Egiguren PSE-EEko presidenteak defentsaren lekuko gisa deklaratuko du.

2010eko azaroaren 10a
09:31
Entzun
Bihar eta etzi egingo dute Espainiako Auzitegi Nazionalean Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideen aurkako epaiketa, BERRIA.INFOk zuzeneko kontakizuna egingo du auzitegitik bertatik. 10:00etan hasiko da biharko saioa.

Egunkaria-ren epaiketa, Udalbiltzarena, Laborantza Ganberarena, Igor Portu eta Mattin Sarasolaren tortura salaketena eta beste kasu batzuen zuzeneko kontakizunak egin izan ditu BERRIAren webak. Saioek oso jarraipen ona eduki dute irakurleen aldetik. Iaz ekin zion BERRIA.INFOk zuzeneko kontakizun mota horiei.

2004ko azaroaren 14an Anoeta Donostiako belodromoan Batasunaren izenean egindako bake proposamenean "terrorismoa" gorestea, desobedentzia, bilkura ilegalean parte hartzea eta badaezpadako neurriak haustea egozten dizkiete Otegi, Permach eta Alvarezi. Fiskalak hemezortzina hilabeteko kartzela eskatzen du eta hamabina urteko inhabilitazioa. Ermuko Foroak, berriz, bosna urteko kartzela eta hogeina urteko inhabilitazioa.

Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak defentsaren lekuko gisa deklaratuko du epaiketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.