Batasunak azaldu duenez, Otegik, Olanok eta Petrikorenak askatasuna lortzeko behar ziren tramite eta abalak gaur goizean bete dituzte eta aurkeztu dituzte guardiako epaitegi batean. Halaber, Batasunak eskerrak eman dizkie egun hauetan "laguntzen, animoak ematen eta lanean jardun diren" guztiei.
250.000 euroko bermea ordaindu behar zuen Otegik Soto del Realgo espetxetik ateratzeko, eta 200.000 bana Petrikorenak eta Olanok. Martxoaren 9ko greba eta mobilizazio deialdiaren ostean izandako ustezko 108 delituen eragile izatea egotzi die Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, Ertzaintzak egindako txosten bat oinarri hartuta. Auzi beragatik, Rafa Diezi 100.000 euroko bermea jarri zion epaileak, eta Pernando Barrenari, 200.000koa.
Auzitegi Nazionala
Otegi, Petrikorena eta Olano irten dira espetxetik, bermeak ordainduta
Arratsaldeko zazpi eta erdietarako minutu gutxi batzuk falta zirela gurutzatu dute Madrilgo Soto del Realgo espetxeko atea Arnaldo Otegi eta Juan Joxe Petrikorena Batasuneko buruzagiek eta Juan Mari Olano Askatasunekoak. Gaur goizean ordaindu dituzte hiruren bermeak, guztira 650.000 euro. Atarian senide eta lagunak, eta ezker abertzaleko zenbait buruzagi zituzten zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu