Arnaldo Otegiren hitzetan, egoera demokratikoa lortzeko sektore sozial eta sindikalekin elkarlanean aritzea da ezker abertzalearen erronka. Logroñoko espetxetik igorri eta bere blogean jarritako mezuan adierazi du «itxaropen eta zailtasunez» betetako unea ari dela bizitzen Euskal Herria. «Hausnartzeko, konpartitzeko, eta batez ere, herri harresi sozialista antolatu eta mobilizatzeko garaia da».
Otegiren arabera, egiten ari diren urratsak egoera aldatzeko aukera herritar eta demokratikoa antolatzeko da. «Euskal Estatua sortzeko benetako eszenatokia demokratikoa beharrezkoa da. Bidearen zati bat egina dago, helmugaraino eramatea falta da».
Jasotako babesa banatuz
Azken asteetan jasotako elkartasuna ere eskertu du Otegik. «Zuen baimenarekin, eman didazuen elkartasuna nirekin espetxeratu zituzten Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta euskal preso politiko guztiekin elkar banatu nahiko nuke».
Presoei ez ezik, Saharari eta independentzia zein sozialismoaren alde borrokan ari diren herrialde guztiei «elkartasunezko besarkada» bidali die.
Otegik dio «herri harresi sozialista eraikiz» mobilizatzeko garaia dela
Demokrazia eta estatu propioa lortzeko ezker abertzaleak alderdi eta sindikatuekin lanean segituko duela esan du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu