Arnaldo Otegi Sozialista Abertzaleetako parlamentarioa Josu Jon Imazen jarrera gaitzetsidu. Donostian eskainitako prentsaurrekoan, Lizartzan hartutako erabakiagatik Imazek Egibar zentsuratzearen kontra agertu da Otegi. Otegiren ustez, EAJk Lizartzako hiru zinegotzi kargu herritarren esku uztea positiboa da. Era berean, Imazek egindakoa “egoera demokratikoa enkistatzea” dela uste du Otegik.
Otegik esan du Batasunakez zuela Lizartzako hitzarmenaren berri ;eta Imazek egin duena, lagez kanpo utzitako zerrendari botoa eman zioten herritarren “borondate demokratikoa” urratzen jarraitzea dela. Otegiren ustez, EAJren zuzendaritzaren eta GBBren arteko ezadostasuna bi jarrera ezberdinetan oinarritzen da. Alde batetik,zuzendaritzak PSE-EErekin aliantza bilatzen duela esan du Otegik, eta,bestetik, Gipuzkoa Buru Batzarrak, “Euskal Herriko autodeterminazioarekin bat datozenekin “ gatazka konpondu nahi duela.
politika
Otegik dio Imaz “Espainiako Alderdien Legearen jendarmea” dela, Egibar zentsuratu duelako
Sozialista Abertzaleetako legebiltzarkide Arnaldo Otegik Josu Jon Imaz EAJren Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariaren jarrera kritikatu du. Lizartzan hiru zinegotzi kargu herritarren esku uzteko erabakiari buruz, Imazek Egibar zentsuratzearen kontra agertu da Otegi. Sozialista Abertzeleetako parlamentarioak dio, Imaz “Espainiako Alderdien Legearen jendarmea” dela. Egibarren erabakia “positibotzat” jo du Arnaldo Otegik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu