Politika
Otegik esan du ezker abertzalearen aurkako erasoekin ez dagoela prozesurik
Iñaki De Juanari ezarri dioten 12 urte eta zapi hilabeteko espetxe zigorra bezalako "erasoekin", Arnaldo Otegi Batasuneko mahaikideak adierazi duenez, "ez dago prozesurik". Otegiren ustez, ezker abertzalearen aurkako erasoekin PP pozik mantentzea da PSOEren helburua. Hori dela eta, ohartarazi du ezin dela "PPrekin ahalik eta gutxien haserretu, egunak joan eta egunak etorri ezker abertzalea astintzen den bitartean, horrela ez dagoelako prozesurik".
Aranaldo Otegi eta Joseba Permach Batasuneko mahaikideek agerraldia egin dute Donostian. Besteak beste, atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak Iñaki de Juana euskal presoaren aurka ezarritako 12 urte eta 7 hilabeteko espetxi zigorrari buruz hitz egin du Otegik. Batasunekoaren hitzetan De Juanaren aurkako sententzia bezalako "erasoekin, ez dago prozesurik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu