Politika

Otegik esan zion Ibarretxeri...

"2006an esan nion auziko helburua bera aulkian eserita ikustea zela, eta ezker abertzalekoak ere bai", jakinarazi du ezker abertzaleko kideak gaur.

2009ko urtarrilaren 14a
15:33
Entzun
Pasadizo bat kontatu du gaur Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kideak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan: Ibarretxe auzia auzia hasi zenean -2006an-, Eusko Jaurlaritzako lehendakariari esan ziola auziak epaitegian bukatuko zuela. "Ibarretxeri esan nion helburua bera aulkian eserita ikustea zela, eta ezker abertzalekoak ere bai".

Jaurlaritzako lehendakaria eta biak lehengo ostegunean eta herenegun elkarrekin mintzatzen aritu ziren EAEko Auzitegi Nagusiko saioetan, baina ez Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia eta Otegi. "Aukera ona genuen hango gela batean Loiolan bukatu ez genuena burutzeko...", bota duezker abertzaleko kideak.

Hain justu, Jose Antonio Subinas, Juan Carlos Benito-Butron eta Manuel Diaz Rabago epaileekastelehenean jakinarazi zuten artxibatu egin zutela Ibarretxe, Lopez, Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkaria, eta Otegi, Pernando Barrena, Rufi Etxeberria, Juan Joxe Petrikorena eta Olatz Dañobeitia ezker abertzaleko kideen aurkako auzia. Arrazoia: auzian akusazio partikularrik ez zegoela. 2006an euren artean elkarrizketa politikoak egiteagatik auzipetu zituzten.

Auziak elkarrizketa eta negoziazio politiko gehiagorik ez egoteko helburua zeukala berretsi du gaur Otegik, eta euskal gatazkaren konponbidearen alde agertu da. Ezker abertzaleak berak "estrategikoa eraginkorra" behar duela adierazi du, "irabazteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.