euskal presoak

Otegik espetxetik: "Urte berri on guztioi eta egin irribarre, irabazi egingo dugu eta!"

2012ko urtarrilaren 1a
21:00
Entzun

Arnaldo Otegi preso eta ezker abertzaleko kideak beste mezu bat helarazi du Logroñoko (Espainia) espetxetik, bere Twitter bidez: "Urte berri on guztioi eta egin irribarre, irabazi egingo dugu eta!".

Argazki bat zintzilikatu du: kartzelan ageri da, beste bi lagunekin.

Otegi azkeneko aldiz 2009ko urriaren 13an atxilotu zuten, Donostian, Bateragune auzian, eta iazko irailean Espainiako Auzitegi Nazionalak hamar urteko espetxe zigorra jarri zion, ETAko buruzagi jota. Defentsak helegitea sartu zuen Gorenean, eta honek oraindik ez du erabakirik jakinarazi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.