Otegik kargu publiko bat bete dezakeela berretsi du Rafael Catalak

Espainiako jarduneko Justizia ministroak onartu du ezker abertzaleko buruak hautagai izan ezin den arren kanpainan parte har dezakeela.

Espainiako jarduneko Justizia ministro Rafael Catala. SALVADRO SAS  EFE
2016ko irailaren 13a
07:36
Entzun

"Sufragio pasiborako ezarritako inhabilitazio zigorra indarrean da, eta uste dut kargu publiko bat betetzekoa amaitu dela, baina unea heltzen denean aztertu beharko litzateke", onartu du Espainiako jarduneko Justizia ministroak, Arnaldo Otegiri ezarritako zigorrei buruz galdetuta.

Hasiera batean hamar urteko kartzela zigorra eta bi inhabilitazio ezarri zizkioten auzitegiek Otegiri, bat kargu publikorako eta bestea sufragio pasiborako. 2012an, Espainiako Gorenak bi inhabilitazio zigorrak berretsi zituen, baina epea sei urte eta erdira murriztuta. 2014ko irailean sartu ziren biak indarrean, aurreko epaiketa batean ezarritako erabateko inhabilitazioa amaitu zenean, eta, beraz, epaiaren arabera, 2021a arte egongo lirateke indarrean.

Sufragio pasiborako inhabilitazioa indarrean den bitartean Otegi ezin da hauteskundeetara aurkeztu; baina kargu publiko bat bete dezake, epaiak ez baitu zehazten zein kargutarako den.

Bestalde, kanpaina egiten ari delako Fiskaltzak haren aurka egingo ote duen galdetuta, Rafael Catalak erantzun du hautagai izan ezin den arren ez duela kanpaina egiteko debekurik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.