Europako Giza Eskubideen Epaitegiak berretsi egin du gaur martxoan Arnaldo Otegiren adierazpen askatasuna urratzeagatik Espainiari ezarri zion zigorra. Ekainean aurkeztu zuen helegitea Espainiako Estatuaren abokatuak erabaki horri, baina atzera bota dute, eta Otegiri eman beharreko 23.000 euroko kalte-ordaina berretsi du.
Euskaldunon Egunkaria itxi ondorengo egunetan Espainiako erregea "torturatzaileen arduradun" zela esategatik Espainako Epaitegi Gorenak eta Konstituzionalak Otegi zigortu zuten, eta 2007ko ekainetik 2008ko abuztura espetxeratu zuten. Estrasburgoren iritziz zigor hori gehiegizkoa zen, eta Espainiako erregea gehiegi babeste leporatu zion Espainiari.
Adierazpenak egin zituenean, Egunkaria auziko atxilotuek egin zituzten tortura salaketak gogoan egin zituen adierazpenak Otegik: "Nola liteke gaur Espainiako erregearekin argazkiak ateratzea, bera denean Espainiako armadaren buru, hau da, torturatzaileen arduradun eta tortura babesten duena eta gure herriari tortura eta indarkeriaz bere monarkia inposatzen diona?".