Bartzelonako Ciemen zentroan egin dute ekitaldia, Arnaldo Otegi askatu, euskal presoak etxera adierazpenari babesa erakusteko. Besteak beste, Lluis Llach abeslariak, Montserrat Carulla aktoreak, Carles Riera Ciemen zentroko zuzendariak eta Vicent Partal Villaweb atariko zuzendariak eman diote atxikimendua kanpainari. Baita alderdi ezberdinetako politikariek ere: Joan Tardak (ERC), Gemma Calvetek (ERC), Victor Tarradellask (CDC), Ricard Gomak (ICV), Jaume Asensek (Podemos) eta David Fernandezek (CUP). Sinatzaileetako batzuekin batera, ekitaldian parte hartu dute Otegiren senideek ere: Hodei Otegi semeak eta Julia Arregi bikoteak.
Martxoan aurkeztu zuten adierazpena, Europako Parlamentuan. Otegi askatzeko eta urruntze politika bukatzeko premiaz ohartarazi zuten orduan nazioarte mailako 24 pertsona ezagunek, euskal preso guztiak askatzearen "aurreko pauso gisa", "bake justu eta iraunkorra lortu ahal izateko".
Hona babesa eman dutenen zerrenda osoa:
Josep-Maria Terricabras, Isabel-Clara Simo, Marius Serra, Carme Riera Jorda, Josep Cruanyes, Lluis Llach, Sergi Lopez, Rita Marzoa, Narcis Comadira, David Fernandez, Joan Tarda, Ricard Goma, Victor Terradellas, Jaume Asens, Arcadi Oliveras, Julia de Jodar, Montserrat Carulla, Jaume Cabre, Armand de Fluvia, Aureli Argemi, Ricard Vilaregut, Carles Riera, Gabriela Serra, Jordi Muñoz, Joan Subirats, Jaume Botey, Eva Serra, Vicent Partal, Feliu Ventura, Jaume Mateu, Maria Suau, Margalida Ramis, Miquel Angel Llauger, Miriam Acebillo, Mateu Morro, Tomeu Marti, Laia Climent, Carme Arenas, Jordi Armadans, Xavi Sarria.