EUSKAL PRESOAK

Otegiren askatasuna eskatzeko manifestatzera deitu dute hilaren 30ean, Elgoibarren

Herritar talde batek deitu du manifestazioa, eta "aro berrian" Otegiren parte hartzea beharrezkoa dela aldarrikatzen dute.

2011ko apirilaren 16a
18:49
Entzun

Arnaldo askatu, politika askatu lelopean herritar talde batek manifestatzera deitu du hilaren 30ean, Elgoibarren (Gipuzkoa). Manifestazio nazionala izango da, eta deitzaileek baimen guztiak badituztela nabarmendu dute. Otegik hemeretzi hilabete daramatza espetxean, eta denbora horretan hainbat aldaketa izan badira ere, Otegiren egoera ez dela aldatu azaldu dute deitzaileek. Otegi espetxean egoteko arrazoiak politikoak direla salatu dute, eta aro berrian kalean behar duela azpimarratu dute: "Bere eskuhartzea beharrezkoa dugulako aurrera eman nahi ditugun pausoetan".

Aurkezpenean, besteak beste, Jone Goirizelaia ezker abetzaleko kideak, Ander Rodriguez Alternatibakoak, eta EA, Aralar eta Arnaldo askatu plataformako ordezkariek hartu dute parte. "Aldi berri baten aurrean aurkitzen gara, dudarik gabe. Arnaldok sinbolizatzen du egoera berri honen itxaropena, baina gogoan ditugu, halaber, harekin batera atxilotu eta bahitutakoak: Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodrígez. Hauentzat eta euskal preso guztientzat ere besarkada bana. Hala ere, plataforma honen sorrerari eta ekintzei dagokienez, ezinbestekoa zaigu Arnaldo askatu, politika askatu eskabideari eustea, gainontzeko eskabideak horretan laburbiltzen baitira", adierazi dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.