Epai osoa datorren astean pazaratuko dutela jakinarazi du Gorenak, baina, esan bezala, epaia baliogabetzeko arrazoi nagusia aurreratu du: Otegiri EAEko Auzitegi Nagusiak egin zioten epaiketan ez zela epaile inpartziala izateko eskubidea bermatu, zigor epaia eman zuten epaileetako bik tramite prozesalean esku-hartu zutelako.
Bost epailek hartu dute erabakia, ateak itxita eginduten saioan: Juan Saavedra Goreneko Penaleko presidenteak, Enrique Bacigalupok, Perfecto Andres Ibañezek, Luis Roman Puertak eta Juan Ramon Berdugok. EAEko Auzitegiaren epaia baliogabetu egin dute, eta beste Sala batean epaiketa errepikatzeko agindu. 15 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zion EAEko Auzitegi Nagusiak Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagiari, "terrorismoa goratzeagatik", eta epai horren aurka Batasuneko buruaren abokatuek ezarritako kasazio helegitea aztertu dute gaur.
Gaurko erabakia EAEko Auztegiaren epaiaren aldekoa izan balitz, espetxera joateko aukera handiak zituen Otegik, iazko azaroaren 4an "erregea iraintzeagatik" Gorenak berak ezarritako urtebeteko zigorrari gehituko bailitzaioke
Normalean, hiru epailek osatzen dituzte Goreneko tribunalak, baina larritasun bereziko delituetan edo garrantzia handia hartzen duten gaietan bostekin eratzen dituzte. Hain zuzen ere, iazko azaroaren 22an aztertu behar zuen Gorenak helegitea, baina gaur arte atzeratzea erabaki zuten bost kideko epaimahaia osatzea erabaki zutelako.
Batasuna
Otegiren aurkako epaia baliogabetu egin du Gorenak
Olaia Kastresana zenaren hiletetan egin zituen adierazpenengatik EAEko Auzitegi Nagusiak Arnaldo Otegiri ezarritako 15 hilabeteko espetxe zigorra bertan behera utzi du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta epaiketa berriro errepikatzeko agindu du. Epai osoa oraindik ez du kaleratu Gorenak, baina prentsa ohar baten bidez aurreratu duenez, Otegiren aurkako epaiketan "epaile inpartziala izateko eskubidea" ez zela bermatu iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu