Politika

Otegiren aurkako epaiketa atzeratzeko eskatu du bigarrenez Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak

Jon Salaberria eta Araitz Zubimendiri buruz hartutako erabakia arrazoitzeko eskatu dio 4. Zigor Salari. Olaia Kastresana ETAko kidearen hiletetan egindako adierazpenengatik epaituko dute Batasuneko buruzagia, "terrorismoa goratzea" egotzita.

2007ko martxoaren 19a
16:12
Entzun
Javier Zaragoza Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalburua ez dago konforme 4. Zigor Aretoak ostiralean plazaratutako probidentziarekin, eta, ondorioz, Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagiaren kontrako epaiketa atzeratzeko eskatu dio berriro. Era berean, Jon Salaberria eta Araitz Zubimendiren inguruan hartu dituen erabakien nondik norakoak argitzeko eta ez ditzala errebeldian epaitui galdegin dio.

Olaia Kastresanaren hiletetan egindako adierazpenengatik epaitzekoak dira Otegi, asteazkenean. Fiskaltzaren arabera, epaimahaiak Salaberriaren eta Zubimendiren erabakiak auto baten arrazoitu arte -ostiralean probidentzia bat plazaratu zuen, eta ez auto bat-, ez da zilegia epaiketa hori egitea. Beraz, atzeratzeko eskatku du bigarrenez.

Otegi, Salaberria eta Zubimendi EAEko Auzitegi Nagusian epaitu zituzten Kastresanaren hiletetan "terrorismoa goratzea" egotzita. 15 hilabeteko kartzelara zigortu zuten Otegi, eta beste biak errugabetu egin zituzten.

Otegiren defentsak Auzitegi Gorenera jo zuen, eta hark baliogabetu egin zuen epaia eta epaiketa errepikatzeko agindu. Bitarte horretan legebiltzarkide izateari utzi eta aforatu izaera galdu zutenez, Auzitegi Nazionalaren eskumenera igaro zen auzia. Gorenak epaiketa errepikatzeko agindu zuen, eta argitzeke dago, besteak beste, agindu horrek Salaberriaren eta Zubimendirena ere aintzat hartzen duen. Fiskaltzak errebeldian ez ditzatela epaitu eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.