Epaitegiak

Otegiren defentsak babes helegitea sartu du Konstituzionalean

Ezker abertzalearen buruzagia preso dago ekainaren 8tik eta hura "berehala aske uzteko" eskatu du Goirizelaiak.

2007ko uztailaren 11
14:07
Entzun
Arnaldo Otegi ezker abertzalearen buruzagiaren abokatu Jone Goirizelaiak babes helegitea sartu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, hura "berehala aske uzteko" eskatzeko. Erantzuna "ahal den azkarren" ematea ere galdegin du.

Ekainaren 8tik Martutenen (Donostia) preso daukate Otegi, 2003an Jose Miguel Beñaran Argala-ren omenaldian "terrorismoa goratzea" leporatuta.

Goirizelaiak esan du Otegiren "oinarrizko eskubideak urratuta" daudela espetxeratzearekin. Horretaz gain, hura "ordezkari politikoa" dela azpimarratu du abokatuak, "konponbidea bilatzeko prozesuan parte hartu du eta horretan segitu behar du lanean, kalean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.