Politika
Otegiren epaiketa datorren astera atzeratu dute; bera ez da epaitegira azaldu, deia ez duelako jaso
Sozialista Abertzaleak taldeko Legebiltzarkide Arnaldo Otegi epaitzekoak ziren gaur EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, Eusko Jaurlaritzari "mehatxu terroristak" egin omen zizkiolako. Otegik ez du zitazioa jaso ordea, eta ez da epaitegian izan. Beraz, epaiketa maiatzaren 6ra atzeratu dute.
Batasunako egoitzak itxi baino lehen, "Estatu Espainiarraren estrategiarekin kolaboratzeko dauzkan bitartekoak erabiltzea" burutik ez pasatzeko esan zion Otegik Jaurlaritzari, bere hitzetan, horrek, "desio ez dugun jakaleku batetara" eramatea ekarriko lukeelako. Hitz horiek "mehatxu terrorista" direla argudiatuz epaitu behar zuten gaur Otegi. Hark ez du zitaziorik jaso, ordea, eta ez da epaitegira joan. Beraz datorren ostegunean egingo da epaiketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu