Politika

Otegiren ustez BECeko batzarra debekatu nahi dutenek "eszenatoki politiko berri baten sorrera eragoztea" dute helburu

Hilaren 21ean Barakaldoko (Bizkaia) BEC aretoan batzar nagusia egingo dutela ziurtatu du Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak. Ekitaldi baketsu eta demokratikoa izango dela nabarmendu du, eta, beraz, "debekuaren aukera" ez dutela aintzat hartzen. Ekitaldia galarazteko eskatzen ari direnen helburua konponbideari oztopoak jartzea dela iritzi dio, eta, gainera, kontraesan handiak dituztela adierazi du: batetik, bide politiko hutsei heltzeko eskatzen diotela Batasunarik, baina, bestetik, apostu hori egiten dutenean trabak besterik ez dizkietela jartzen.

2006ko urtarrilaren 12a
20:02
Entzun
Giro politikoaren azterketa egiteko komunikabideen aurreko agerraldia egin du Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak, eta, besteak beste, hilaren 21ean egiteko asmoa duten batzar nagusia galarazteko eskaerei buruzko iritzia eman du.

"Batasunari eta ezker abertzaleari eskatzen zaionean bide politiko eta demokratikoen aldeko apostua egitea, zeintzuk dira bide politiko eta demokratikoak? Zeren eta ezker abertzalea eta Batasuna bide politiko eta demokratikoen aldeko apostu etengabea egiten ari garenean, oztopoa besterik ez digute jartzen. Zer bilatzen dute hori debekatu nahi dutenek? Haien helburua da herri honetan eszenatoki politiko berri bat sortzea eragoztea. Horri diote beldurra: askatasunari eta demokraziari", esan du. Ekitaldia ez egiteko aukera ez dutela aintzat hartzen erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.