Irudia. Bartzelona
OTEGIRI BURUZ, 3. URTEURRENEAN
Larunbatean beteko dira hiru urte Bateragune auzia abiatu zela. LABen Donostiako egoitzan Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Rufi Etxeberria atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Hernanin Mañel Serra eta Amaia Esnal, eta Iruñean Txelui Moreno eta Miren Zabaleta. Hiru urteren ostean, zigortuta daude Otegi, Diez, Zabaleta, Rodriguez eta Jacinto, Gorenak helegiteari buruz erabakitzeko zain. Auziari eta ingurukoei buruz hitzaldia eman zuten atzo Iñigo Iruin abokatuak eta Javier Perez Royo Konstituzio Zuzenbideko katedradunak .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu