Presoak

Otsailan Ertzaintzak atxilotutako lau gazte baldintzapeko askatasunean aske utzi dituzte

Arkaitz Alkorta Urruzuno, Xabier Aiestaran Legarra, Iurgi Oteiza Nazabal eta Joseba Arrizubieta Iriguen baldintzapeko askatasunean aske utzi dituzte, Askatasuna elkarteak adierazi duenez. Lau gazteak Garzon epaileak otsailean agindutako operazio batean atxilotu zituen Ertzaintzak. Bakoitzak 36.000 euroko fidantza ordaindu behar izan du.

2003ko uztailaren 30a
18:32
Entzun
Lau gazte horiek "kale borrokaren" kontrako operazio batean atxilotu zituen Ertzaintzak. Operazio honekin batera, Herrizaingo sailak kanpaina mediatiko bat martxan jarri zuen "atxilotuen segurtasuna bermatzeko protokoloa" iragarriz. Askatasuna taldearen arabera, kanpaina hura "gezurra" zen, atxilotutako lau gazteek Ertzaintzaren tratu txarrak salatu zituztelako. Talde horrek protokolo hau aurpegia garbitzeko besterik ez dela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.